Logotipoa

Bannerra
Bertan zaude: » Hasiera » Estella-Lizarrako hiria » Estella-Lizarrako historia
Estella-Lizarrako hiria
  • Botoia
  • Botoia
  • Botoia

Estella-Lizarrako historia

Irudia  title=
Ruako San Pedro eliza

    Biztanle-gunea Frantzian sorburu izatea oso mesedegarria izan zen hiriko izena zabal zedin itxura hobeagoarekin Nafarroako eta Gaztelako beste eskualde batzuk baino. Horrela, Aymeric Picaud monjeak, Codex Calixtinus gidaren egilea dela uste baita, "nafar basatien eta fedegabeen" aukako hitz gogorrak egotzi ondoren, zoriontsua da Lizarrara heltzean, beste franko anitz bezala, etxean bezala egoten baitziren, ohiturak eta hizkuntza antzekoak zirelako. Dena dira hitz atseginak: "ogi onetan emankorra, ardo, haragi eta arrain ezin hobea, eta zorion guztiez betea". Baita Ega ibaiko ura ere "gozoa, osasuntsua eta ona" da, bereziki Lorka herri hurbilean izandako esperientziaren ondoan, bertan bere zamariak pozoiturik hil baitziren erreka gazian ura edandakoan herritar batzuek engainatu ondoren, zeinek geroago hildako animaliak larrutzen hasi ziren.

    Baina ez bakarrik Aymeric Lizarra adeitasunez tratatu zuen, Pedro el Venerable klunitarrak adierazten zuen:

    "Espainiako lurraldeetan bada gaztelu ospetsu eta noble bat zeina kokapen egokiagatik eta inguruko lurraldeetako emankortasunagatik eta bertan bizi den populazio ugariagatik, iruditzen zait ez dela alferrik Estella izena izatea".

    Hiriko hazkunde prozesua XIII. mendearen hasieran bukatuta zegoen. Hiria aberastu zen komentu ugarirekin, esaterako: Rocamadorreko Andre Maria, Huertako Andre Maria, agustindarren komentu bat, beste bat klaratarrena, domingotarrak, Gradmont-eko monjeak, frantziskotarrak eta mesedetakoak. Halaber hirian ospitaleak eta aterpetxeak ugaritu ziren erromesak hartzeko. Guzti hori gaztelu batez zainduta, hiru estrukturatan egitaratuta: Zalatambor, Atalaya eta Belmecher, zeinak Araba galdu ondoren (1200), eginkizun militar handiak hartu zituen, oinarrizko gotorlekua bilakatu baitzen Gaztelako mugako zati handi batean. Teobaldo I.aren erregealdian, Lizarra Merindade baten burua izan zen.

Elkarbanatu:
  • Bannerra

    Estella-Lizarrako argazkiak

    Multimedia galeria

    Hobeto ezagutu gaitzazu. Gure hiriko argazki galeriak.
  • Bannerra

    Gure jaietako berezia

    Estella-Lizarrako Jaiak

    Jaiak barrutik. Galeria bereziak
  • Bannerra

    Estella-Lizarra eta Donejakue Bidea

    Donejakue Bidea

    Pasagune garrantzitsua. Derrigorrezko atsedena Donejakue Bidean.

gráfico
Zer ari da gertatzen
  • Bannerra

    Eguraldia

    Espazio BTT Lizarraldea


    Bidaia BTT Lurreko Lurraldea bisitatu eta Lizarra eta bere eskualdearen bidez egin ditzakezun BTT bide guztiak ezagutu.

    Ikus ezazu Bideoa BTTaren aurkezpen bideoa

    Banner

    Botoia