XX. mendearen hasieran eraikita
estilo eklektikoan,
San Frantzisko komentua kokatzen zen orube zaharraren gainean altxatzen da, komentu horren sortzailea
Teobaldo II.a erregea omen da. Hirugarren karlistaldian gotorleku militarra bilakatu zen, liberalen tropek defendituta eta
Dorregaray jeneral karlistak konkistatua, 1873ko abuztuaren 25ean, on Carlos bertan zegoela. Minek suntsitua, kiskalia eta erraustua, orubearen gainean
Udaleko Eskolak eta gaurko Udala altxatu ziren.